IRRATIA

[1] Zergatik da klima aldaketa hau krisi?

'Gelditu Makinak' atarikora Unai Pascual eta Mirene Begiristain gonbidatu ditugu. Biak dira ekonomilariak, biak ekologia gaietan aditu. 2020ko maiatzean 'Euskal Herria post covid-19' manifestua osatu zuten beste hainbat aditurekin batera, hura hizpide hartuta ditugun erronketaz hitz egin dugu.

Gelditu Makinak

This browser does not support the audio element.


Krisi klimatikoa izenez behintzat, aski ezaguna zaigun arazoa da. Tenperatura aldaketak, prezipitazio desoreka, muturreko fenomeno klimatikoen areagotzea… Ez dira gaur goizeko notiziak. Baina, klima etengabeko aldaketan dagoen kontzeptua da. Historian zehar izan dira glaziazio aroak, adibidez. Zergatik da, orduan, aldaketa hau krisi?

Bizi dugun egoera, krisi egoera da bai. Giza-jardueraren ondorioz dira aldaketa hauek, naturak jasan ezin dituen abiaduran gertatzen ari direlako. Baina, adi! Gizakion inpaktua ez da kliman bakarrik antzematen eta! Ondorioetako bat baino ez da hori. Daramagun bizitza eredua inpaktu ikaragarriak ari da eragiten; bai ekologian, bai maila sozialean ere. Horregatik diogu klima aldaketa baino, kriso ekosoziala dela hau. 

Ondorio batek kausa bat baino gehiago izan ditzakeen bezala, kausa berak ondorio ugari ere izan ditzake, dena dago lotua, ongi lotua egon ere! 'Gelditu Makinak' saioa hausnarketarako plaza bat nahi du izan. Esparru eta maila anitzei atea zabaldu eta ekintzaileei harrera egin. Hau duzue 'Gelditu Makinak' podcast sortaren lehendabizikoa.  Hasi eta datozen saioetan, zenbat zientzialari, ikertzaile eta ariturekin izango ditugu berriketaldiak. Bestelako eredu baten alde egiten duten proiektu, egitasmo eta bizibideak ere izango ditugu gurean eta gomendioei ere egingo diegu tartea.Hau duzue lehendabiziko saioa, guztira 32 izango dira.

'Gelditu Makinak' atariko saioan, bizi dugun egoeraren irakurketa orokorra egin dugu BC3 Researcheko Unai Pascual ekonomilariarekin eta Mirene Begiristain ekonomalari eta agroekologian adituarekin. 2020ko Maiatzean Euskal Herria post covid-19 manifestua osatu zuten beste hainbat aditurekin batera, hura hizpide hartuta aurrera begira ditugun erronketaz hitz egin dugu. Horrez gain, lehen saio berezihonetan hurrengo 31 saioetan gure bidelagun izango ditugun Amaia Elizagoien, Maialen Kortabarria eta Ignacio Arakistainekin egingo dugu solsaldia.