Kera Deia | The Jam x 1
The Jam' taldea izan fugu hizpide asteburu honetako 'Kera Deia' saioan. Hiru lagunek sortu zuten new wave eta punk rocka sustatzen zuen banda hau, 70. hamarkada amaireran.
This browser does not support the audio element.
'The Jam' taldea izan fugu hizpide asteburu honetako 'Kera Deia' saioan. Hiru lagunek sortu zuten new wave eta punk rocka sustatzen zuen banda hau, 70. hamarkada amaireran: Paul Weller gitarran eta mikrofono aurrean ( berak konposatzen zituen ia abesti guztiak); Burce Foxton, baxua, koroak eta batzuetan konpositorea ere, eta baterian, Rick Blucle.
Gazte jendearekin eta hiriarekin lotura handia duten kantuak egin zituen 'The Jam' taldeak; London, maiz aipatzen da beraien kantutan, adibidez. Hain zuzen, 'In the City' du izena lehendabiziko diskak, ondoren etorriko ziren: 'Sounds For The Street', 'Carnaby Street', 'Warder Street', 'London Girl', 'London Traffic' edo ''A' Bomb In Wardour Street' kantuak.
Zergatik jarri bonba bat Londresko Wardour kalean? Ba han zegoelako garaian oso ezaguna zen 'The Vortex' punk kontzertu sala. Weller abeslaria, ordea, erabat atsekabetuta geratu zen punkiekin, eta 'moda' hutsa zela zioen...
'The Jam' en kantuen bidez ezagutu dugu taldea, eta baita, 70. eta 80. hamarkadako Londreseko giroa ere. Baina, horretaz gain, aditu ditugu beste kantu batzuk 'Kera Deia' saio honetan: Kamasi Washington , Haerts, Sade, Javiera Mena eta Diabolo Kiwi.