IRRATIA

Bisitatu Bilboko Guggenheim Museoa, etxetik

Itxialdi egoera honetan kultura eta arteaz disfrutatzen jarraitu ahal izateko, herrialde desberdinetako museoek ibilbide birtualak eskaintzen dituzte internet bidez. Londreseko British Museum, New Yorkeko Metropolitan Museum eta Bilboko  Guggenheim Museoa adibidez. Ana Lopez de Munain Bilboko Guggenheim museoko prentsa koordinatzailea da. Naiz irratian bere eskutik ezagutu nahi izan ditugu ibilbide birtual horren xehetasunak.

This browser does not support the audio element.


#GuggenheimBilbaolive ekimen digitala jarri du martxan Bilboko museo ezagunak. Bertan, bisitariek artelan eta erakusketak ikusi ahal izango dituzte modu birtualean. Ana Lopez de Munain prentsa koordinatzailearen arabera, erakusketez gain,  museoko hainbat gune ezezagun ere erakutsiko dira.

Nola ez, ekimen honekin bete-betean du zerikusia Koronabirusaren krisiarekin. «Etxean geratu behar garen bitartean herritarrak entretenitu nahi izan ditugu», aipatu du Lopez de Munainek Naiz Irratian. Eta zehaztu du zabaltzen ari diren  edukiak «formatiboak» direla.

Museoko arlo desberdinetako langileek zuzentzen dute ibilbide birtual hau, grabaketa desberdinen bitartez ikusi ahal izango dena. Dagoeneko Olafur Eliasson artistaren erakusketa ikusgai dago #GuggenheimBilbaolive-n. Erakusketa horren komisario den Lucia Agirrek artistari eta gogokoen dituen artelanei buruzko xehetasunak emango dizkigu bisita birtualean.