IRRATIA

Onki Xin | After Egon

Musika pilulak irudia

This browser does not support the audio element.


2018an sortu zen 'Onki Xin', bi lagunen arteko egitasmo bezala. Zerbait freskoa egiteko gogoak eraman zituen Fer Apoa eta Zigor DZ elkarren ideiak nahastera. Sortu eta berehala kaleratu zuten lehen lana: 'Biziko bagara erregeen buruak zapaltzeko izango da'.  Urtebete geroago, iazko azaroan plazaratu zuten lau kantuz osatutako 'After-egon' diskoa. 

Lehenengo lan luzearen bultzadaz, bigarren disko laburragoa egin dute. Elektronika, rocka eta funkia nahastuz, estilo dantzagarria lantzen du taldeak: DZren hitzetan, kantuak etengabe egiten jarraitzeko eskatzen die estiloa da. Onki Xin sortu zenean taldearen asmoa ez zen zuzenean jotzea, baina estudioko lana amaituta ikusi ostean taula gaineratzeko gogoa sartu zitzaien.