IRRATIA

'We are next' Kobra taldearen kantu aurrerapena

Martxoaren 27an kaleratuko du 'Fyre' izeneko lana Cobra taldeak. Ostiral honetan, 'We are next' aurrerapen kantua aurkeztu du Haritz Lete taldeko abeslariak  Musikharia saioan. Laster kaleratuko den lanari buruz  galdetuta «aldaketak» datozela iragarri du. 

This browser does not support the audio element.


'Cobra' taldearen ohiko indarra du 'We are next' kantuak, baina, Haritz Letek esan digunagatik aldaketak nabarmenak izanen dira hurrengo lanean: «lan berri honetan, Cobrarentzat behintzat berritzaileak diren bideetara jo du taldeak. Aurreko lanak zuri beltzean argitaratu genituen, orain kolorea sartu dugu. Konfort egoeratik atera nahi izan dugu».

Martxoaren 27an kaleratuko dute 'Fyre' diska berria,  bitartean, ohiko plataforma digitaletan dago eskuragarri 'We are next'  aurrerapen kantua.