IRRATIA

∫ateliteak x 15

sateliteak irudia txikia

This browser does not support the audio element.


Aste honetako Sateliteak saioa azken egunotan kaleraturiko zenbait lan berri entzuten hasi dugu. 'Göo' ekoizle Iruñarraren azken lanarekin hasi gara, '2 Headed Deer' zigiluaren azken erreferentzia ezagutu dugu, 'Judah' eta 'Karmasound' galiziarren kantu berri bana ere jarri ditugu.... eta 'Thundercat' Kaliforniarrarekin itxi dugu nobedadeen atala. 


Ondoren, 'Who Is It' atalean 'Quincy Jones' handiaren musika gogoratu dugu, Ras G ekoizlearen sanpleetan. Saioa amaitzeko, Euskal Perla bat berreskuratu dugu Joxean Goikoetxearen 'Supernova' diskoarekin.