IRRATIA

Etxeko Uzta: Feminismoa eta Reggaetoia

"Feminismoa eta Reggaetoia" gaia hartu dugu ardatz hilabete honetako 'Etxeko Uzta' saioan. Kattalin Miner eta Iñigo Etxezarreta izan dira lehen saio honetako gonbidatuak.

Etxeko uzta

This browser does not support the audio element.


Reggaetoiaren hastapenak nola izan ziren gogoratzeaz gain, mainstream-a den musika estilo honen analisia egin dugu ikuspuntu feministatik: hitz egin dugu iruditegi berriaz, perreoaz, klasismo eta arrazismoaz, erreferentzia berrien inguruan... Naiz Irratiako spotify kontuan "Etxeko Uztan" aipatutako erreferentziekin zerrenda bat osatu dugu.