IRRATIA

Zetak | Zetak

Musika pilulak irudia

This browser does not support the audio element.


Talde bat baino gehiago omen da Zetak, Peio Reparazen egitasmo berria. Euskal Herritik urrundu eta aldi batez Londresen bizi ondoren, proiektu artistiko honi ekin dio musikari nafarrak, aldaketa-egarria asetzeko asmoz.

Zetak proiektu artistiko gisa lantzeak berebiziko pisua eman die taldearen musika inguratzen duten beste zenbait elementuri. Estetika, argiak eta irudia behar bezala lantzeko arte zuzendari baten laguntza izan dute, eta zuzeneko boteretsua izan da emaitza.