Arnaldo Otegi: «Emantzipazio mugimendu berriek lotura dute askapen prozesuarekin»
Aktualitate politikoaren inguruan aritu da Arnaldo Otegi EH Bilduren koordinatzaile orokorra Naiz Irratiari eskeinitako elkarrizketan.
This browser does not support the audio element.
Naiz Irratia
Pasa den asteko greba orokorraz, Maddalen Iriarteren hautagaitzaz, aurrekontuez, Kataluniaz nahiz gazte belaunaldi berriez aritu gara koalizio soberanistako koordinatzaile nagusiarekin. Gazte belaunaldi berrien kezkak Euskal Errepublikaren proiektuan txertatu behar direla defendatu du, baieztatuz Euskal Errepublika gazte belaunaldi berrien kezkei «irtenbidea ematen hasteko» tresna dela.