IRRATIA

Xabi Bandini | Biba

Musika pilulak irudia

This browser does not support the audio element.


'Biba!'deitzen da Xabi Bandinik izenpetutako bigarren diskoa. Kerobia taldearen ibilbidea amaitu ostean, iaz atera zuen lehen bakarkako lana, 'Begibakar' deitutakoa, berak egindako doinuekin. Taldeko lana izan da 'Biba', Xabi Bandini bakarrik ez dagoela dio Bandini berak. 90eko hamarkadako sintetizadoreekin jolastu du musikari nafarrak oraingo honetan eta estetika  hori ere islatzen da kaleratutako bideoklipetan.