IRRATIA

Eñaut Elorrieta | Irteera Argiak

 

Musika Pilulak logotxikia

This browser does not support the audio element.


'Irteera argiak' lana argitaratu du Eñaut Elorrietak. Disko honetan, ohi baino
doinu eta abeskera bareagoak darabiltza musikari gernikarrak. Antza, ardatz berrien gainean eraiki du lan hau. Lehen bakarkako lana aurkeztu zuenetik 6 urte igaro dira, eta 2013tik honako tarte horretan gelditu ez den arren, Eñaut Elorrietak dio disko hau lantzeko patxada hartu duela.

Diskoa argiaren eta ilunaren arteko lana dela dio Elorrietak, soiltasunaren eta orekaren bila, bakarka landu ditu kantuak, baina grabazioan bidelagun izan dituen musikariekin borobildu du diskoa.