IRRATIA

Andoni Tolosa x 4

 

This browser does not support the audio element.


Hauxe duzue Andoni Tolosa 'Morau'-ren azken 'Beste Bat' saioa. Musika lagun, batetik bestera, eraman gaitu hernaniarrak gaur ere. Xuabetik joko du azken 'Beste Bat' saio honek. Kantu akustikoak izanen dira gehien bat.

60 minutuko fonoteka honi izenburua jartzera ausartu da Tolosa: "Ajea hobeto eramateko kantuak". Kantu goxoak beraz, egun makur bati buelta emateko. Musikak badu ahalmen hori, bai behintzat musika onak. Gozatu 'Morau'-ren azken saio honekin.