∫ateliteak x 2
Musika elektronikoa ardatz, jazz, funk eta house-ak erritmora egin dugu hegan 'Sateliteak' saioan. Entzundakoen artean, Reikjavik606, Gang starr, Piek , Lost Twin & Glue Kids edota DUT. Houston...bagoaz!
This browser does not support the audio element.
Bertako nobedadeekin hasi dugu saioa, etxeko uztarekin: Reikjavik606 bikote donostiarraren 'Endless Summer in Peckham' lana entzun dugu, Elizondotik ere egin dugu itzulia, 'Piek-en 'Irratian (remix)' lanarekin, Makala & Jimmi Bidaurretak egindako 'Descarga Libre' lanetik sortua. Eta hirugarren nobedadea Madriletik 'Lost Twin & Glue Kids'-en 'Take Shelter' kasetea. Izen bera duen filmeko fan sutsuak dira biak eta soinu banda alternatiboa sortu diote Jeff Nicholsen luzeari.
Hip Hop doinuak ekarri ditugu 'Who is it' sanpleen atalera, 'Gang starr' taldearen 'Skills' kantua aztertu dugu. 'Klasikoak' atalean, DUT talde hondarribitarrak kaleratutako kantu bitxi bat berreskuratu dugu. Esan Ozenki zigiluarekin kaleratu zen 1997an 'Ikastola berria eraiki dezagun Zuberoan' diska, kantuaren izena: Txapela buruan eta ibili munduan.
Diego Monterrubio -Orphidal DJ- ak egin digu saio bukatzeko azken gomendioa. Bartzelonan bizitu eta gero bueltan da DJ Orphidal Euskal Herrian.