Giro ederrean abiatu dute Lurrama
Biarritzen goizean zabaldu dituzte Lurrama, herriko laborantzaren azokako ateak. Irati erakusazokan hiru egunez egongo da zabalik. Landa eremuaren eta hirigunearen arteko topagunea da Lurrama eta aurten Klima du ardatz. Bertaratu direnen hitzak bildu dizkigu Maite Ubiriak.
This browser does not support the audio element.
Naiz Irratia
Nafarroa da aurten Lurramako gonbidatu berezia. Nafarroako ekoizleen gunean, hain justu, Sandra Ruiz Santamaria Arizkurengo ekoizlearekin izan da Ubiria.
Hezkuntzarako balio handiko gunea da azoka hau, Garbiñe Intsausti, Biarrizko ikastolako irakasleak azaldu moduan.