Live

Iker Gurrutxaga
NAIZ Irratia. MusikHaria saioko gidaria

‘Hegan egin’, mezu zuzena Geraldinen disko berrian

Jazz munduan atzera eta aurrera denbora bat eman ostean, bestelako musiketara salto egiteko nahia zuen Geraldine Ramirez (Gasteiz, 1989) musikariak. Euskarara ere etorri da eta diskoko abestien erdiak gure hizkuntzan egin ditu. Prozesuaz eta kaleratu duen albumaz aritu gara MusikHaria saioan.

‘Hegan egin’, mezu zuzena Geraldinen disko berrian

Loading player...
Bere ibilbidean aurrerapauso garrantzitsua eman du Geraldine Ramirez gasteiztarrak.
Bere ibilbidean aurrerapauso garrantzitsua eman du Geraldine Ramirez gasteiztarrak. (Joe TYLDESLEY)

Bederatzi abesti eta mezu zuzena: hegan egin. Askatasun sentsazio horren bila ibili da Geraldine Ramirez bere azken diskoa sortzerako garaian. Euskara eta gaztelera nahastu ditu eta, jazz munduari muzinik egin ez badio ere, folk-pop garaikide bat besarkatu duela esan dezakegu. 

Ahotsa da haren instrumentua eta oso agerian geratzen da diskoa entzuterakoan, baita erritmoekin duen jolasteko desira hori ere. Goitik beherako analisia egin diogu ‘Hegan egin’ lanari Geraldinen konpainian.

Jaurlaritza Logoa