Live

Estitxu Pinatxo

Loa eta ametsak

Gramofonoa 7x10

Loa eta ametsak

Loading player...

Bizitzaren heren bat inguru lotan ematen dugu, baina loaren munduak misterio aunitz gordetzen ditu oraindik. Zergatik egiten dugu amets? Zer gertatzen da loak hartzen ez gaituenean? Eta zenbat istorio ezkutatzen dira gauaren isiltasunean?

Aste honetako Gramofonoan, loaren eta ametsen munduan barrena murgilduko gara musikaren laguntzaz. Atsedenaren plazeretik gauaren alderik ilunenera, loak gure bizitzan duen tokia ezagutzeko aukera izanen dugu, doinu eta istorioen bidez.

Jaurlaritza Logoa