Live

NAIZ Irratia

Mentza_ x 2

Folka, musika akustikoa eta musika klasikoaren eraginak dituzten proposamenak bildu ditu Mentza_k bere bigarren saioan. Urteetan zehar beste musikarien gomendioei esker ezagututako grabazioetako batzuk partekatu ditu entzuleekin.

Mentza_ x 2

Loading player...
Beste Bat Mentza_
Beste Bat Mentza_ (NAIZ Irratia)

Musika elektronikotik aldendu eta soinu akustikoen munduan murgildu da Mentza_ 'Beste Bat' saioaren bigarren atalean. Folka, musika garaikidea, klasikoa eta tradizio ezberdinetako doinuak uztartu ditu, instrumentuen eta interpretazioen aberastasuna oinarri hartuta.

Unai Mimentzak urteetan zehar Euskal Herriko folk eta musika klasikoko hainbat musikarirekin lan egiteko aukera izan du. Musikari miretsiei beren disko gogokoenak eta erreferentziak galdetzeko ohitura horri esker ezagutu dituen grabazioetako batzuk berreskuratu ditu saio honetan. The Goat Rodeo Sessions, Eliseo Parra, Tin Hat Trio, Alison Krauss, Punch Brothers eta Pergolesiren lanak elkartu ditu, besteak beste, askotariko tradizio eta sonoritateak ezagutzeko bidaia berezian.

Hauek dira saioan entzundako abestiak:

The Goat Rodeo Sessions — Where's My Bow
Eliseo Parra — Ama Zeuriak
Tin Hat Trio — Helium
Julio Resende — Vira Mais Cinco
Melonius Quartet — Zendali Bleu
Veljo Tormis — Kust Tennen Kodu
Xabier Diaz — La Niña de la Arena
Alison Krauss & Union Station — On the Outside Looking In
Coetus — Maria ramo de palma
Punch Brothers — Jumbo
Pergolesi — Stabat Mater: Quando Corpus Morietur

Jaurlaritza Logoa