Live

Udazken oparoa bizitzen ari gara. Egia esan, abuztutik bueltan piztia esnatu egin zen, eta ordutik hona disko berri ugari, dozenaka kontzertu eta etortzeke dauden argitalpen interesgarri asko izan ditugu bidelagun. Horregatik, gaur udazken honi aizkorakada eder bat eman nahi izan diogu. Disko berriez ari gara, datozen kontzertuei begiratu diegu eta laster helduko diren hainbat erreferentzia ere ekarri dizkizuegu.
Bidean, azken asteotan argitaratutako hainbat lan izan ditugu hizpide: Tony Iommiren eta Queens Of The Stone Agen disko berriak, Viva Belgradoren azken lana edota Ibil Bediren ‘Badaezpada’. Horrez gain, XAK, Inner, Ohil, Losado edo Marte Lasarte bezalako proposamenak ere entzun ditugu, eta datorren hilabeteetan gure inguruan izango diren hainbat zuzenekori erreparatu diegu.
Udazkena bete-betean sartu da gurean ere. Diskoek ez dute etenik ematen, kontzertuek agenda betetzen jarraitzen dute eta guk, bitartean, gaurko gitarren munduak eskaintzen digun guztiaren arrastoari segitzen diogu. Entzuten jarraituko dugu.


