Live

Musikaren munduan, badira lehen begiradan elkarrengandik urrun diruditen artistak lotzen dituzten hari ikusezinak. Horiek aurkitzea izan da Ihana Iriondoren proposamena 'Beste Bat' saioko lehen atal honetan, Euskal Herriko musikatik abiatuta nazioarteko doinuetaraino iritsi den bidaia berezian.
Itoiz taldearen 'Ezekielen prophezia' abestia aukeratu du abiapuntu gisa. Hortik aurrera, Ruper Ordorika, Ben Monder, David Bowie, Bob Dylan edota Jimi Hendrix bezalako artisten lanak elkartu ditu, grabazioen, bertsioen eta musikaren historian sortutako bestelako loturen arrastoari jarraituz. Ibilbidea hasi den leku berean amaitu du, Itoizen beste kantu batekin.
Hauek dira saioan entzundako abestiak:
1. Itoiz — Ezekielen prophezia
2. Ruper Ordorika — Ezekielen prophezia
3. Ben Monder — Still Motion
4. David Bowie — Blackstar
5. David Bowie — Heroes
6. The Wallflowers — One Headlight
7. Bob Dylan — Not Dark Yet
8. The Byrds — Mr. Tambourine Man
9. Jimi Hendrix — All Along the Watchtower
10. Itoiz — Hegal Egiten


