Live

Bigarren Kafea
Interview

«Gai zoragarri bat izan dezakezu dokumental bat egiteko, baina gaiak ez du filma egiten»

Zinemaren unibertsoan murgildurik dabilen Amaia Merino izan dugu Bigarren Kafean gonbidatu. Batzuetan, aktore moduan dator Donostiako Nazioarteko Zinemaldira. Beste batzuetan, zuzendari gisa. Eta gaurkoan, muntatzaile paperean izan da gurean.

 

«Gai zoragarri bat izan dezakezu dokumental bat egiteko, baina gaiak ez du filma egiten»

Loading player...

Amaia Merino Donostiako Nazioarteko Zinemaldiaren 74. edizioan aurkeztu diren bi ikus-entzunezkoren muntaketa lanetan aritu da azken urtean: Izaskun Arandiaren ‘Irailak’ eta Elsa Oliarj-Inèsen ‘Txakun txakür’ dokumentaletan, hain zuzen. Biak oso tonu eta erregistro desberdinekoak. Baina, biak ederrak.

Eta hain zuzen, zinemagintzatik urrun gaudenontzat oso itzalpean dagoen muntatzailearen ofizioaren inguruan solastu da gurekin. Muntaketa lana ez delako zeregin mekaniko eta tekniko huts bat. Muntatzaileak askotan zuzendari eta gidoigilearen rolak hartu behar izaten ditu eta. «Prozesuak aurrera egin ahala galderak egin behar dituzu: zertarako da? norentzako da? eta ondoren, nola egingo dugu?» kontatu digu.

Luze eta zabal aritu gara berarekin Zinemaldian.

 

Jaurlaritza Logoa