Live

NAIZ irratia

«Gurea Euskal Selekzioa da, ez inposatu nahi dizkiguten Espainiakoa edo Frantziakoa»

Kirola identitate nazionala eraikitzeko tresna bada, futbola erremintarik eraginkorrena da. Euskal Herrian «inposatu nahi dituzten selekzio arrotzen asimilazioaren aurrean», 7BAIETZ! plataformak elkarretaratzeak deitu ditu Euskal Selekzioa aldarrikatzeko Algortan, Gasteizen edota Hendaian. 

«Gurea Euskal Selekzioa da, ez inposatu nahi dizkiguten Espainiakoa edo Frantziakoa»

Loading player...
Asier Ansoleaga 7Baietz! taldeko kidea
Asier Ansoleaga 7Baietz! taldeko kidea (NAIZ irratia)

Gizonezkoen Munduko Txapelketa ekainaren 11n hasiko da, eta testuinguru horretan, 7BAIETZ! plataformak deituta Euskal Selekzioa aldarrikatzeko eta Euskal Herrian inposatu nahi duten selekzioei «hortzak erakusteko» zenbait ekimen antolatu dituzte. Asier Ansoleaga plataformako kideak dinamika azaldu du NAIZ irratian: «Futbola duela 100 urte identitate nazionala eraikitzeko erabili da, eta gure herrian arrotzak diren selekzioak inposatu nahi dizkigute». 

Ansoleagak euskal kirolarien lorpenak Espainiako eta Frantziako selekzioekin ospatzea geroz eta arruntagoa bilakatu dela salatu du. Egoera horren aurrean, «eztabaida pizteko» helburua dutela adierazi du: «Guk argi dugu gurea Euskal selekzioa dela, ez Frantziako elastiko urdina ez eta Espainiako kamiseta gorria». 

Taldearen lehen agerraldia ekainaren 13an egingo da, gizonezkoen munduko txapelketarekin batera. Ekimena Algortan jaio bada ere, zenbait herri batu direla azaldu du Ansoleagak, dinamikak oihartzuna herri ezberdinetan izango du oihartzuna, hala nola, Gasteizen, Hendaian edo Basaurin.

Jaurlaritza Logoa