Live

Maria Laespada Lazpita

Noiz amaitu zen frankismoa?

Oroimenaren Geltokiaren aste honetako atalean frankismoaren amaiera izango dugu hizpide. 

Noiz amaitu zen frankismoa?

Loading player...
Francoren azken agerraldi publikoa, 1975eko urriaren 1ean, alboan Juan Carlos bere ondorengoa.
Francoren azken agerraldi publikoa, 1975eko urriaren 1ean, alboan Juan Carlos bere ondorengoa. (No-Do)

Noiz amaitzen da benetan diktadura bat? Noiz amaitu zen frankismoa? Galdera sinplea dirudi, baina ez dago erantzun errazik, eta gai honek eztabaida handia sortzen jarraitzen du gaur egun ere. Francisco Franco 1975eko azaroaren 20an hil zen, eta askotan une hori ospatzen da amaiera lez. Baina diktadorea boterean zegoela hil zen; gainera, dena lotuta utziz. 1969an Juan Carlos I izendatu zuen ondorengo eta Franco hil eta bi egun geroago errege izendatu zuten lege frankisten baitan.

Erregimenaren aldaketak erregimenak berak egin zituen, Erreforma Politikoaren Legea, 1977ko Amnistiaren Legea, epaile zein polizien berrantolaketak… Eta frankismotik hartutako erabaki hauek, euren neurrira egindakoak izan ziren.

Indarrean dauden oroimen historikoaren inguruko legeek diktadura 1936ko uztaileko estatu kolpetik 1978ko abendua arte luzatu zela ezartzen dute. Baina amaiera data honek hainbat arazo dakartza. Besteak beste, eskubide askoren erreformak beranduago iritsi zirelako, 1981a arte ez zen dibortzioa onartu, abortua 2010era arte… Honetaz gain, zenbait instituzio frankistek langa hau ere pasatu zuten, hala nola, Emakumeen Babeserako Patronatua, 1985a arte egon zen neska gazteak giltzapetzen arrazoi moralengatik.

Jaurlaritza Logoa