Live

NAIZ irratia

Emozioz beteriko asteburua Buruz Burukoan

Buruz Buruko txapelketak finalerdietan izango diren bi pilotariren izenak ezagutuko ditu asteburu honetan. Dariok tanto bakarrarekin nahikoa du finalerdietan egoteko, Lasok Dario mendean hartu beharko du, eta Altunak Lasoren porrota eta Jakaren aurka nagusitzea behar luke.

Emozioz beteriko asteburua Buruz Burukoan

Loading player...
Dariok tanto bakarra behar du finelrdietarako sailkatzeko.
Dariok tanto bakarra behar du finelrdietarako sailkatzeko. (Andoni CANELLADA | FOKU)

Emozioz beteriko asteburua izango dugu Buruz Buruko txapelketan. Asko egongo da jokoan, bai maila nagusian, baita B Seriean ere.

Maila nagusiari dagokionez, matematikak argiak dira: Dariok tanto bakarrarekin nahikoa izango du finalerdietarako txartela eskuratzeko. Lasok, berriz, Dario mendean hartu beharko du hori lortzeko; eta Altunak, egungo txapeldunak, ez du bere esku izango sailkapena. Amezketarrak Dariok Laso garaitzea beharko du lehenik, eta ondoren berak Jaka mendean hartzea. Beraz, saltsarik ez da faltako.

B Seriean ere tentsioa eta emozioa izango dira nagusi. Egigurenek eta Alberdik ostiral honetan izango dute hitzordua Idiazabalen, eta tantoei adi egon beharko dugu, finalerdietarako txartela nork eskuratuko duen argitzeko.

Zalantzaz beteriko jardunaldia izango da, baita Katedrako kinielak osatzeko ere. Dario dena ematera aterako al da? Eskuak zaintzea lehenetsiko ote du? Enpresakideari laguntzen saiatuko al da? Ala egungo txapelduna bidetik kentzea izango du helburu?

Buruan bueltaka ditugun galdera askotako batzuk baino ez dira horiek. Zuek zer uste duzue?

Jaurlaritza Logoa