Live

Ane Mei Aspiazu (Gernika, 2004). Zuzenbideko gradua bukatzear du laugarren mailan baitago. Mikosis post-punk taldean baino ez du jo. Disko bat dute eta taldea nesken hirukote batek osatzen du.
Otea Lili saiokoa ez da izan emandako lehen elkarrizketa baina oso gutxi egin dituela aitortu du. Ez zaio nabari urduritasun handirik hitz egiterakoan, nahiz eta orokorrean pertsona bezala urduria den, baina badu lasaitasuna topatzeko erraztasuna. Inpultsiboa da. Zorrotza eta enpatia handia du gertukoekin. Hipokondria ere badu. Solasaldi bizia utzi digu.
Hemen solasalditik ateratako esaldi batzuk:
«Isiltasunak sentimendu asko eragiten ditu: ikara, beldurra, hutsuneak».
«Badugu joera handi bat isiltasunak betetzeko asko hitz eginda. Horrek, berez, adierazten du gabeziaren bat. Dena den, ni oso zuzena naiz, zorrotza, eta ez zait gustatzen buelta asko ematea zerbait argi esan nahi badut».
«Puntu inpultsiboa izateak arazoak ere ekar ditzake, eta batzuetan birritan pentsatzea gauzak esan baino lehenago komeni da, baina gertakizuna izan ostean neure buruarekin eztabaida asko izaten ditut, exijentea naiz neurekin. Txikitatik izan naiz pertsona perfekzionista, egoerak kontrolpean edukitzea edo hori sentitzea, gutxienez».
«Pandemia garaian beldurtu nintzen apur bat, hipokondriakoa naizelako, ez nituen ingurukoak kutsatu nahi. Maite ditudan pertsonekiko enpatia handia dut».
«Gezurra eta egiaren arteko marra lausoa izan daiteke, komunikabide bakoitzaren atzean egon daitekeen kutsu ideologikoak baldintzatzen du».
«Denbora eta gaitasun emozionala baldin baduzu kudeatzeko, aukera ona izan daitezke harreman irekiak».
«Noiz da gatazka, noiz abusua, gatza da definitzea. Gatazka ematen da bi subjekturen arteko botere edo gaitasun berdinak daudenean. Abusua da botere desoreka bat dagoenean».
«Punitibismoa eta antipunitibismoa gai konplexuak dira, ongi aztertu beharrezkoak».



