Live

NAIZ irratia

Historiarako finala igandean Nafarroa Arenan

Igande honetan, Binakako Txapelketak txapeldun berriak izango ditu. Altuna-Ezkurdia eta Laso-Albisu bikoteak aurrez aurre ariko dira Nafarroa Arenan. Gertatzen dena gertatzen dela, historia egingo da igandean Iruñean.

Historiarako finala igandean Nafarroa Arenan

Loading player...
Finaleko protagonistak material aukeraketan.
Finaleko protagonistak material aukeraketan. (ASPE)

Eskuz binakako finalak pizgarri berezia izango du aurtengoan. Kantxan izango diren bi bikoteek historia egiteko aukera dute. Joseba Ezkurdiak irabaziko balu, lehen pilotaria izango litzateke Binakakoa aurrelari gisa eta atzelari gisa irabazten. Jokin Altunak, berriz, bere hamargarren txapela eskuratuko luke. Unai Lasok garaipena lortuz gero, hiru txapelketa nagusiak irabazi dituztenen klubera batuko litzateke. Eta Jon Ander Albisurentzat, bere ibilbide luzean lehen txapela izango litzateke.

Katedran ere jardunaldi erabakigarria izango da, puntu kopuru bikoitza banatuko baita. Sailkapenean jauzi galanta emateko aukera askorentzat, postu dexente galtzeko aukera ere beste batzuentzat. Bihotzak aginduko du batzuen kasuan, buruak beste batzuenean. Dena den, Katedrako "NAIZirratia" taldetxoak ere ere lehen txapelduna ezagutuko du.

Jaurlaritza Logoa