Live

Gaurkoan, 'Munduko Beat-ak' sailari hirugarren kapitulua eskainiko diogu: bidaia garaikideagoa eta urbanoagoa izanen dugu.
Aurreko asteetan tradizioaren eta sustraien lurretan ibili baginen, gaurkoan hirietako asfaltoari eta barne-paisaiei erreparatuko diegu. Belgikako trap-etik Zambiako hip-hopera; Cabo Verdeko gozotasunetik Londresko soul berrira. Gaurko protagonistek erakutsiko digute 'beat'-a ez dela soilik dantzarako tresna; bakardadeaz, depresioaz, arrazakeriaz eta, batez ere, norberaren identitateaz solasteko hizkuntza unibertsala ere badela.


