Live
Bihar hasi eta larunbat arte iraungo duen Gure Ahotsak Emakumezko Musikarien Zikloak 5 kontzertu eskainiko ditu 2026ko edizio honetan. Kontzertu horiek Victoria Eugenia Antzokian eta Antzoki Zaharrean izango dira eta bertan Neomak, Mirua, Chica Sobresalto, La Tremendita eta Clara Peya izango dira. «Beti proposamenen kalitatea bilatzen dugu, eta noski hemengo artistak ere bultzatu nahi ditugu, beraz, oreka topatzen dugu» esan digu Esther Fernandino musika ataleko programazio teknikariak.
Emakumeen sormenari bide emateaz gain, musikari hasiberriak eta eskarmentudunak oholtza gainean elkartzea du xede Emakumearen Nazioarteko Egunaren bueltan antolatzen den ziklo honek. «Hasieratik hona artista asko pasa dira hemendik, eta proposamena luzatzen diegunean gaur egun, denek pozez baiezkoa ematen digute». 2019tik Gure Ahotsak zikloan artista ugarik hartu dute parte: Sara Mansilla, Olatz Salvador, Elena Setién, Izaro, Ainhoa Larrañaga, Sara Zozaya, Maren, Idoia Asurmendi...
Aurten gainera, irudi berria aurkeztu du ekimenak. «Irudi aldaketarekin indar gehiago eman nahi genion proposamenari». Aurtengo edizioari buruz ahalik eta informazio gehien izateko, Esther Fernandino elkarrizketatu dugu Bigarren Kafean.


