Live

 Ritxi  Aizpuru
Musika argitaratzailea eta ‘Otea lili’ saioko gidaria

Rafa Cabeza (UKBill, Danajan)

Rafa Cabeza (UKBill, Danajan)

Loading player...
Rafa Cabeza NAIZ Irratiko estudioan
Rafa Cabeza NAIZ Irratiko estudioan (NAIZ Irratia)

Rafa Cabeza Tojo (Murtzia, 1973). Hiru urte zituela etorri zen Euskal Herrira. Andoaingo Zinema eta Bideo eskolan titulatu zen. Gero, elektronika ikasketak egin zituen. Osakidetzako langilea da. Bi seme-alaba ditu. Gurasoak Lesakara etorri ziren eta gero Añorgara. Donostian bizi da. 14 urterekin sortu zuen Utikan taldea (bi maketa eta hiru disko), gero Zurrunbiloan, Bidea, UKBill taldearekin lau disko kaleratu zituen. Orain Danajan taldean dago eta hiru disko argitaratu ditu. Gara eta Entzun! aldizkarian musika elkarrizketa egindakoa da. Mendizalea eta maratoilaria da.

Euskaraz abesteko konpromiso kultural eta politikoa hartu zuen 14 urterekin eta hautu horrekin jarraitzen du buru-belarri. Otea Lilin emandako solasaldian entzungo dugun Rafa oso kaletarra da, zuzen eta garbi erakusten ditu gogoeta mordoa.

Rafa Cabezak 14 urte zituenean osatu zuen bere lehen taldea, Utikan. Bizitza guztian, ez modu profesionalean, musikari eskaini dio eta osotara 10 disko kaleratu ditu. Hemen solasaldian esandakoaren lagin laburra:

«Arraroa egiten zait 30 edo 40 urte Euskal Herrian daramatzan pertsona batek ez egitea euskaraz eta horrelako asko daude (...) Konpromiso logikoa da beste herrialde batetik baldin bazatoz seme-alabek euskara ikastea, lehenbailehen integra daitezen».

«Kanpoko jendeari Euskal Herrian besoak zabaldu dizkiegu. Euskaldunok esku-zabalak gara, irekiak, baina badaude salbuespenak, noski». «Agintariek askoz gehiago egin beharko lukete migranteen bizi-baldintzak hobetzeko, asko dute egiteko. Alderdiari izorratzen dion gauza da edozein mugimendu herritar eta kaletar, eta ekimenen horien aurka doa zuzenean, eta demagogia erabiliz».

«Instituzioetatik saltzen digute polizia gehiagorekin lasaigo biziko garela, salbu egongo garela, eta hori ez da arazoaren sakonera edo sustraietara joatea. Instituzioek eta indar polizialek errealitatea euren modura margotu eta jazten dute. Arazoak modu bakarrean erakusten dizkigute, eta ez da horrela» (...) «Poliziari ez diot ezer onik ikusten, beti sortu dituzte tirabirak».

Jaurlaritza Logoa