Live

Epstein auziaren hainbat erpinei heldu die Nahia Alkortak. Epsteinen inguruko ikerketatik abiatuta, haurren eskubideen beste esparru askotara heltzeko. «Auziaren dokumentuetan izenak agertzeak, FBIk adierazi duenez, ez ditu zuzenean delituekin lotzen baina Epsteinekin harremanak zein gradura artekoak diren ere ez dago argi. Besteak beste: Trump, Musk, Gates, Clinton, Chomsky, Jay-Z, Allen... Eta apur bat gerturatuta Aznar, Juan Carlos I, Obregon, Moratinos, Lang...»
Auzia haratago doa: «Salatu duten biktimei aitortza eta erreparaziorako bideak jorratzen hasi direla badiote ere, ez dugu inoiz jakingo zenbat haur izan ziren (edo izaten ari diren) pedofilo hauen biktima zuzen eta zeharkakoak. Kasu entzutetsuak izan direnek ere, Donostian aritzen zen Kakux apaizaren gisa, erasotzailea kalean lasai dabilela amaitu dira. Azken urteetan ikastetxeetan salatu diren kasuak ere isilarazi eta konponbide irmorik gabe desagertu dira lerroburuetatik. Epsteinen sarea elikatzeko biktimak bereganatzeko teoriak, zantzuak, zalantzak eta konspirazio teoriak askotarikoak dira. Argi dagoena da mundu mailako sare oso indartsua zuela eta sarehorretatik soilik bere bikotekide ohia kartzelaratu dela da Estatu Batuetan. Non daude beste guztiak?». Hau eta beste hainbat galdera ere jaurti ditu Alkortak. Hemen entzun dezakezu osorik.


