Live

Peli Lekuona - Oinatz Aizpuru
Interview
Gorka Laurnaga
Stop Fosilak plataforma

«Ez da hitz egiten arazoarik handienaz, erregai fosilez»

Stop Fosilak ekimenak manifestu bat aurkeztu du trantsizio energetikoan fokua fosilen erabileran jartzeko asmoz. «Gelako elefantea» seinalatzeko helburuz sortu dela dio Gorka Laurnagak, «eta elefante hori petroleoa da».

«Ez da hitz egiten arazoarik handienaz, erregai fosilez»

Loading player...
Gorka Laurnaga, Stop Fosilak plataformako kideetako bat
Gorka Laurnaga, Stop Fosilak plataformako kideetako bat (Jon URBE | FOKU)

Trantsizio energetikoa bai ala bai egin behar denaren jakitun, edozein modutan egin eta atentzioa desbideratu ordez, arazoaren muinera jo behar dela uste du Stop Fosilak taldeak. Bertako kidea da Gorka Laurnaga.

Nolako barrera izan du Stop Fosilak ekimenak?

Gaia sentibera da, oihartzuna izan du eta oxigenoa izan da batzuentzat. Kezka ere eragin du, gai sentsiblea delako eta kontrakotasuna sortuko du ziurrenik. 

Desazkundearen eta berriztagjarrien arteko talka gainditu eta arazoa seinalazeko asmoa duzue: Euskal Herria petrolio nazio bat dela.

Berriztagarrien eztabaida hedatu eta kezka eragin du herritarrengan. Fokua hor jarri da, eta aldiz ez da hitz egiten arazoaren zati handienaz: erregai fosilez. Sortu da gelako elefantea seinalatzeko helburuz eta elefante erraldoia petroleoa da. Euskal Herrian petroleoaren menpe gaude, ikusezina da, kanpotik dator eta honen inpakturik ez da somatzen. Berriztagarriak, aldiz, ikusgarriak dira, estensiboak eta lurrean kokatuak. Ilusio optiko horrek berriztagarriak zertara datozen zalantzan jartzera eramaten du, baina azpikoari begiratu behar zaio: gure kontsumoa erregai fosiletan oinarritzen dela. 

Berriztagarriekin lotuta, inork ez du bere inguruan nahi instalakuntzarik. Hori hala al da?

Inkestek denetarik diote. Batzuek eskatu egiten dituzte, udalerrietan ere onura batzuk dakartzatelako. Populazioaren zati bat ere prest dago bere inguruan txertatzeko. Tendentzia mesfidantza sortzea da gurean. Stop Fosilak horri erantzutera ere badator. Hasierako posizioa ezetz izaten da, kontrakoa behar luke eta gero baloratu. Deskarbonizazioa urgentea da. Orain arte ez da ezer egin eta abiadura handian ari dira. Ez gara jakitun kliman erregai fosilen inpaktuaz, deslokalizatuta baitaude. 

Desazkundea eta eredu publiko komunitarioa bultzatu behar dela diozue.

Desazkundea klimaren helburuak lortzeko beharrezkoa da. Gutxiagorekin bizi gaitezke eta hobe bizi ahal gara. Zentzu horretan energia berriztagarriak ekarpena dira efizientzienteagoak direlako. Erregimen zehatz batean bizi gara eta eredu publiko eta komunitarioa bultzatu. Gaur gaurkoz kapitalismo basatian bizi gara energiari dagokionez: kapitalismo fosila. Trumpek inperialismoa zabaldu da, ikatzaren berreskurapena, EBn ultraeskuina berriztagarrien kontra ari da. Inperialismo fosilistaren testuinguruan gaude eta euskal herritarrok AEBren menpe. Bestalde, inbertsio publikoa indartu behar dute administrazioek. Gero, herritarren partetik komunitate eta kooperatiba energetikoen bidez jabetzan urratsak eman ahal dira. Energia berriztagarriek, fosilekin alderatuz, energia demokratizatzeko aukera ematen dute. 

Zein izango dira hurrengo urratsak?

Manifestua karrikaratu dugu eta ikusgai dago stopfosilak.eus atarian. Ekarpena egiten saiatuko gara eztabaidan. Hitzaldi eta mahai inguru sorta dugu prest: Etxauri, Oiartzun, Lesaka, Zigoitia… zerbait egin nahi duen oro gurekin harremanetan jar daiteke. Halaber, gure argudioekin txosten bat kaleratuko dugu eta urte amaierarako dokumentala. 

Jaurlaritza Logoa