Live
«Jende askok uste du epaiketak pelikuletakoak bezala direla: oihuak, azken orduko sorpresak, momentuko erabakiak… eta errealitatea guztiz desberdina da» esan digu EMA Abokatuak bulegoko Maite Tolosak. Horregatik, gurera gonbidatu dugu azaltzeko zer gertatzen den errealitatean epaiketa batean, ideia faltsuak desmuntatzeko eta jende askok epaiketara joateko duen beldurra murrizteko.
Epaiketari pisua kendu gabe, abokatuaren ustetan «garrantzitsuagoa da salaketa on bat aurkeztea, epaiketa on bat egitea baino». Epaiketen iraupenaz, ondo hitz egitearen garrantziaz, bertan behera uzten diren epaiketez eta epai baten ostekoaz hitz egin digu Maite Tolosak.


