Live
Interview
Jon Arretxe
Idazlea
«Kritika soziala alboratu dut eta oso errudun sentitzen naiz»
«Kritika soziala alboratu dut eta oso errudun sentitzen naiz»
Loading player...

«19 kamera» eleberrian ezagutu genuen lehen aldiz Toure profesorea, Burkina Fason jaio eta Bilboko zoko ilunenetaraino eraman gintuen pertsonaia. 2024an argitaratutako «Zenbaki gorriak» izan zen detektibearen azken abentura; hamaikagarrena. Beti originaltasun bila, pertsonaia berri bat aurkeztu du Jon Arretxek: Zuriñe Ruiz de Gordoa, Downen sindromea duen judoka ohia. «Txerriak eta loreak» da Arbizun bizi den idazlearen nobela beltz berria. Lan dibertigarri eta berezi hau txistor lapurreta batekin hasten da. Txistorren herria eta herritarrak ezagutu ditugu KultuHarian egilearen eskutik, hestebeteen mundura gerturatuta, nobelaren tripak deskubritzeko asmoz.



