Live

Bigarren Kafea

«Saiatu gara soinua gehiago prozesatzen, jolasteko eta esperimentatzeko gogoa baikenuen»

Abenduan argitaratu zuen Noir Socha talde gipuzkoarrak 'IV' izeneko diskoa. Garen bezalakoak izatera gonbidatu nahi gaituzte musikariek lau kantu berri hauekin.

Soinu bat, estilo bat, bizitzeko modu bat. Soinu bat, estilo bat, deskubritzeko ilusio bat. Horixe dakar Noir Socha taldeak gaur Bigarren Kafera. Eta horrekin, gonbit bat: Sentitzen duzuna adierazten saiatu, entzun zure barneko ahotsa, lortu duzuna balioan jarri, lortutakoaz harro egon. Hori diote, behintzat, beraien abestietako hitzek.

John Koening idazleak 'The Dictionary of Sorrows' hiztegia idatzi zuen 2006an, eta bertan agertzen den kontzeptuetako bat da socha. «Socha besteek izkutatzen duten zaurgarritasuna da» esan digute taldekideek.

Egindakoaz harro egoteko moduan daude Noir Sochako taldekideak. 2017an sortu zuten taldea, eta lehen EP baten ondoren, estudiora itzultzea erabaki zuten 2024en. Eta duela hilabete argitaratu zuten «IV», NOIR SOCHAren EP berria, lau kantuz osatua. «Aurreko fasean gitarrak oso presente zeuden, oraingoan beste kolore bat eman nahi izan diogu, elektronikoagoa».

Iban Martin izan dute bidelagun prozesu honetan. «Denon artean egositako lana izan da, baina produkzioa faseari denbora asko eskaini diogu eta ekoizlearen eskua asko nabaritzen da» esan digute.

Laukoteak bi abesti eskaini dizkigu gure estudioan.  

Jaurlaritza Logoa