We're sorry, but something went wrong.
The issue has been logged for investigation. Please try again later.
Error ID:
a83e0894Details:
Web application could not be started by the Phusion Passenger(R) application server.
Please read the Passenger log file (search for the Error ID) to find the details of the error.
You can also get a detailed report to appear directly on this page, but for security reasons it is only provided if Phusion Passenger(R) is run with environment set to development and/or with the friendly error pages option set to on.
For more information about configuring environment and friendly error pages, see:
Live

Sarek larunbat honetarako deitu duen mobilizazioak euskal presoen auzian oraindik ere indarrean diren salbuespen politikekin amaitzeko beharra jarri du mahai gainean. ‘Ezin da gehiago luzatu’ lelopean, Bilbon mobilizatuko dira, gaur egun espetxeetan jarraitzen duten 105 euskal presoen eskubideak errespetatu daitezen aldarrikatzeko.
NAIZ Irratian egindako elkarrizketan, Beñat Uribe-Etxeberriak azaldu du euskal presoen kasuan «legezkotasuna ez dela betetzen», eta salbuespena oraindik ere modu sistematikoan aplikatzen dela. Adierazi du «salbuespena nabarmentzen delako ez dugu oraindik konponbide integral bat eskuratu», gogoraraziz preso guztiek betetzen dituztela zigorrak etxean amaitzeko baldintzak, «baina praktikan aukera hori ukatzen zaie».
Sarek azken urteetan egindako lana ere azpimarratu du, eragile politiko, sindikal eta sozial ezberdinen arteko adostasunak ehuntzeko egindako ahalegina nabarmenduz. «Ezberdinen arteko gerturatzeak ematen eta zubiak eraikitzen saiatu gara», azaldu du, herriz herri egindako dinamiken eta Bilboko Euskaldunan ospatutako konferentziaren adibidea jarriz. Horren esanetan, ekimen horiek erakusten dute «gizartea prestuago dagoela etorkizunaz eta elkarbizitzaz hitz egiteko zenbait arduradun politiko baino».
Bozeramaileak alderdi politikoei zuzenduriko mezua ere argia izan da. «Salbuespenarekin amaitzeko ardura instituzioena da», eta ezinbestekotzat jo du neurri horiek behingoz indargabetzea. Ildo horretan, 7/2003 legea aipatu du bereziki, «presoei kalera ateratzeko aukerak praktikoki erabat eragozten dizkien legea» dela salatuz.
Azkenik, urruntze politikaren amaierak ekarri dituen ondorio positiboak nabarmendu ditu. Espetxe eskumenaren transferentziarekin batera, «etxeratze prozesua azkartu» dela azaldu du, eta gaur egun presoen erdiak baino gehiago, astean zehar zigorrak etxean betetzen dituztela gogorarazi du. Hala ere, konponbide osoa lortzeko oraindik urratsak falta direla ohartarazi du, eta horregatik, larunbatean Bilbon mobilizatzera deitu du: «Salbuespenarekin amaitu eta konponbide integrala lortzeko garaia da».


