Live

Mantala jantzi, ondarea gal ez dadin

Sukaldera itzuli eta haur zein helduak kozinatzen jartzeko asmoz sortu du Mantala egitasmoak «Etxetik». Gastronomiaren bitartez gure ondarea ezagutzeko aukera ematen dute liburuek, modu arin eta ederrean. Hamarkadetan etxeetako sukaldeetan egosi den jakintzaren transmisioan indar egitea da helburua.

Audio_placeholder

Mantala jantzi, ondarea gal ez dadin

Loading player...
Javi Rivero sukaldaria, ezkerrean, eta Imanol Zubelzo Mantalako ordezkaria, eskuinean, Etxetik bildumarekin eskutan
Javi Rivero sukaldaria, ezkerrean, eta Imanol Zubelzo Mantalako ordezkaria, eskuinean, Etxetik bildumarekin eskutan (Jagoba Manterola | FOKU)

Mantala Basque Gastronomy egitasmoa euskal gastronomia sustatu eta ezagutzera emateko asmoz sortutako ekimena da. Basque Culinary Centerrek eta Hazi fundazioak bultzatutako proiektua da, Lakuako Gobernuak, besteak beste, diruz lagundua. Imanol Zubelzu Mantalako koordinatzaileak azaldutako moduan, helburu nagusia euskal gastronomiak egun ditugun erronkei erantzutea da. Erronka horiek sektore profesionalari begirakoak izan litezke, baina baita gizarteari zuzendutakoak ere. Hain zuzen ere, bigarren eremu horri tiraka aurkeztu dute “Etxetik” ipuin bilduma, «gure etxeetan kozinatzea bultzatu behar genuela» pentsatuta.  AMA jatetxeko sukaldari eta buruetako bat da Javi Rivero, Zubelzurekin batera, transmisioan kokatu du erronka nagusia.

Jaurlaritza Logoa