Live

NAIZ Irratia
Interview
Mitxel Lakuntza
ELAko idazkari nagusia

«Orain hitz egitea elkarrizketari buruz ezer gertatu ez balitz bezala, hipokrisia hutsa da»

Gutxieneko soldata igotzeko helburuz jorratu dituzten bide guztiak baztertu dituztela-eta, 2026ko martxoaren 17an greba orokorra deitu du euskal gehiengo sindikalak. Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusiak aletu ditu NAIZ Irratian deialdia egitera eraman dituzten argudioak. 

Audio_placeholder

«Orain hitz egitea elkarrizketari buruz ezer gertatu ez balitz bezala, hipokrisia hutsa da»

Loading player...
Mitxel Lakuntza martxoaren 17ko greba deialdia iragartzeko agerraldian.
Mitxel Lakuntza martxoaren 17ko greba deialdia iragartzeko agerraldian. (Aritz Loiola. | FOKU)

Lanbide arteko gutxieneko soldata igotzeko helburuari tinko eusten diote ELA, LAB, Steilas, Etxalde eta Hiru sindikatuetan, eta indarrak batuz, greba orokorrera deitu dute datorren urteko martxoaren 17rako. Hainbat sektoretatik sindikatuei elkarrizketaren aurrean gatazka lehenestea egozten dieten arren, martxan jarri duten prozesu bakoitza blokeatu dietela kritikatu du ELA sindikatuak. «Oso deigarria egin zait ikusita ikusi duguna eta jakinda ere planteatu ditugun bide guztiak legalak direla eta denetan itxi dizkigutela ateak, orain hitz egitea elkarrizketari buruz ezer gertatu ez balitz bezala, hipokrisia hutsa da», azaldu du Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusiak. 

Bildu direnean, gutxieneko soldataren gaia atera bezain pronto Confesbakeko ordezkariek alde egin dutela salatu du Lakuntzak, «ez da berria, Confebask ezagutzen duen edonork badaki zein den bere posizioa, oso autoritarioa». Lakuntzak gogora ekarri du Mariano Rajoyren agintaldian ELA eta LAB legez kanpo uzteko prozesu bat jarri zutela mahai gainean «eta argudioa zen ez zutela gustuko auzi politikoetan aritzea». Hain zuzen ere, greba honen helburuetako bat «politizazioa» denik ez du ukatzen Lakuntzak, haren arabera, «autoritarismoarekin zerikusia duten erabakiak» areagotzen ari diren testuinguru batean. 

Zentzu honetan, martxoaren 17rako greba deialdiak ere mezu bat helarazi nahi die Eusko Legebiltzarrean gutxieneko soldataren igoera eztabaidatzea helburu zuen HELaren aurka lerratu ziren alderdi politikoei. Nafarroan are eta ezkorragoa da egoera, CEN patronalak edozein negoziaziori uko egin diolako eta bide horretan gainera, UGT eta CCOO sindikatuen babes argia dute. «Hau da ez berria Nafarroan», dio Lakuntzak, «azken 30 urteetan eman den errealitate bat da. Kontzertazioan eredu sindikal eta patronal propioa sortu da Nafarroan, elkarrizketa sozialaren eredu hori gehien finantzatu den lurraldea estatuan. Eta hori izan da, besteak beste, ELA eta LABen kontra egiteko», ondorioztatu du. 

Jaurlaritza Logoa