Live

Ion Garate
NAIZ Irratia. KirolHaria saioko gidaria
Interview
Amaia Aldai
Pilotaria

«Ilusioz, eta ez obsesioz, hartzen dut berriz ere finala jokatzeko aukera»

Amaia Aldaik bosgarrenez jokatuko du igande honetan Master Laboral Kutxako Lau eta Erdiko finala. Iaz urte zaila izan bazuen ere, aurten bere mailara bueltatzetik gertu da dimoztarra, eta laugarren txapela irabaziz berretsi nahi du, «ilusioz, eta ez obsesioz».

Audio_placeholder

«Ilusioz, eta ez obsesioz, hartzen dut berriz ere finala jokatzeko aukera»

Loading player...
Amaia Aldai iazko Lau t'Erdikoan azpitxapeldun.
Amaia Aldai iazko Lau t'Erdikoan azpitxapeldun. (Aritz LOIOLA | FOKU)

Igande honetan, Amaia Aldaik bosgarrenez izango du aukera Master Laboral Kutxako Lau eta Erdiko finala jokatzeko, eta, zergatik ez, modalitateko laugarren txapela janzteko. Iaz urte zaila pasa ostean, finalera iristeak bere itzuleraren indarra berresteko aukera ematen dio, eta helburu nagusia txapela eskuratzea bada ere, Aldairentzat garrantzitsuena «pilota berriz ilusioz bizitzea, obsesiorik gabe, kantxan gozatu eta berriz zoriontsu sentitzea da».

Jaurlaritza Logoa