Live

Xabat Ilarregi Marzol da Nafarroako bertso txapeldun berria. Zita handia izan zen Nafarroa Arenakoa; jendea bertso gogoz eta egun handi bat bizitzeko prest, eta hala izan zen. Bi buru estaliko zituen txapel bakarraz kantuan ekin zion gerora hirugarren izan zen Saioa Alkaizak; horrenbeste, agian, ez, baina Ilarregitarren etxean antzekoa izango zen sentipena. Bi anaiak, Xabat eta Joanes, iritsi baiziren buruz burukora; gazteenarentzat izan zen, azkenean, txapela.
Aste honetako ‘Bertsoa NAIZ’ saioan final horretako ale hautatuak ekarriko ditugu, askorako utzi zuen; bai bertsoz eta baita munduaren ikuskeraz ere, gehienean bezala. Zortzi finalistek utzi zituzten azpimarratzeko kontuak eta horiei tiraka osatu dugu aste honetakoa.



