Live

 Ritxi  Aizpuru
Musika argitaratzailea eta ‘Otea lili’ saioko gidaria
Interview
Ibon Rodriguez Garcia
ibonrg

«Gehienetan pentsatu ohi dugu ‘fatxak’ besteak direla, baina jarrerak denok izan ditzakegu»

Txikiz maite du bere izena idaztea, ibonrg, eta txikitik handira egungo gizartearen argazki zabala osatu du Otea Lili saioan. 

Audio_placeholder

«Gehienetan pentsatu ohi dugu ‘fatxak’ besteak direla, baina jarrerak denok izan ditzakegu»

Loading player...
ibonrg NAIZ Irratiko estudioan
ibonrg NAIZ Irratiko estudioan (NAIZ Irratia)

Ibon Rodriguez Garcia, ibonrg da, Santurtzin jaio zen 1978an, baina betidanik Sestaon bizi izan da. Euskal Filologia ikasi zuen eta egun euskara irakaslea da. Hamaika musika talderen sortzaile edo kide izan da: Eten, Le Noise, Gargara, Plu de Mekanism, Txaranda Urretabizkaia, Boz Mineralis, Kkorg eta abar.

Artista askorekin kolaboratu du; Mursego eta Xabier Montoiarekin, besteak beste. Diskoen zerrenda ere luzea da, bere webgunean daude zehaztuta guztiak. Baina bakarka bi ditu, ibonrg gehi Enrike Hurtado (1 eta beste bat bidean), ibonrg gehi Garazi Navas, 1 bidean.

Arakatzea atsegin du. Gehienetan ikuspegi minimalista erakutsiko digu, eta entretenimendurako ‘pop musikatik’ edo pop industriaren ereduetatik ahalik eta urrutien jarriko du ikusmira. Baina ibonrg-ren solasaldiak erakutsiko digu desberdindu behar direla artista eta pertsona. Denok omen daramagu barruan fatxa jarrera txikiren bat, eta egunerokotasunean ertz horiek findu eta autokritikarako tarteak aurkitu beharko genituzkeela uste du. Migranteei musika klaseak ematen dizkie eta asko ikasi du, pertzepzioa aldatzeko baliagarri izan zaio.

Aipuak

ibonrg, horrela du gogoko bere izena idaztea, dena letra xehean. Pasarte gutxi batzuen aipamena: «Egin ahala konturatuko naiz egiten ari naizenaz. Ez dut gogoko musika teorian oinarritzea. Arakatzea atsegin dut». Hitzak abstraktuki kontsideratzen ditu. Bere kantuetako hitzei ez die horrenbesteko garrantzirik ematen. «Gehienetan pentsatu ohi dugu fatxak besteak direla, baina denok izan ditzakegu fatxak diren jarrerak. Autokritika egiteko unean interesgarriak direla uste dut». «Etorkinen inguruan ditugun iritziak eta jarrerak kontraesanean datoz askotan». «Mila ertz ditugu. Jon Miranderen poesia gustukoa dut, baina ez haren pentsaera. Dena den, ez nituzke erreko Miranderen liburuak. Pertsona eta artista autonomoak dira elkarrekiko». «Migranteekin hitz eginez konturatu gaitezke euren desgraziaz, eta ikasi ahal dugu gure jarrera fatxak desegiten».

Jaurlaritza Logoa