Live

Ion Telleria
NAIZ Irratia. Programazio arduraduna

Final bat balio duten bertsoak Tafallan eta Bermeon

Nafarroako finaleko zortzikoa ebatzi da Tafallan eta Bizkaikoa argitzen hasi da Bermeon, Markina-Xemeinen erabakiko da Casiilako finaleko oholtza. Xilaba ere bidea egiten ari da. 

Audio_placeholder

Final bat balio duten bertsoak Tafallan eta Bermeon

Loading player...
Joanes eta Xabat Illarregik Tafallan lortu dute finalerako txartela.
Joanes eta Xabat Illarregik Tafallan lortu dute finalerako txartela. (Iñigo Uriz | FOKU)

Nafarroakoa erabakita, Bizkaikoa ia-ia eta Xilaba urratsak ematen. Argitzen ari da bertso txapelketen udazkena. 

Datorren asteburuan Nafarroa Arenan izango den zortzikoa ebatzi da Tafallako azken finalaurrekoan. Finalerako txartela lortu duten Joanes eta Xabat Illarregiren bertsoak ekarri ditugu asteroko errepaso honetara, txapelketari agur esan dioten Josu Sanjurjo, Amaia Elizagoien eta Xabi Maiarenak ere bai. Bi Illarregiz gain Eneko Lazkoz, Julio Soto, Saio Alkaiza, Sarai Robles, Ekhiñe Zapiain eta Eki Mateorena izango dira azaroaren 29ko finalean, azken bi hauek lehen aldiz. 

Bizkaian finalerako txartela poltsikoan dute Aitor Bizkarrak eta Aitor Etxebarriazarragak, eskura du Onintza Enbeitak eta puntuazioz badirudi pasako direla Xabat Galletebeitia, Jone Uria eta Oihana Bartra ere. Asteburu honetan Markina-Xemeinen erabakiko da, ordea, La Casillako finala. Bermeoko azken kanporaketako saioekin asetu dugu bertso-gogoa. 

Xilaban Domintzainen izandako saioan Miren Artetxek jaso zituen puntu gehien eta hurrengo faserako txartela ere lortu du. Ipar Euskal Herriko txapelketan lehen fasean dira, oraindik. 

Final denak zuzenean NAIZ Irratian 

NAIZ Irratiak zuzenean eskainiko ditu herrialdetako final denak; Kontatzera Noazuko Eli Pagola eta Andoni Rekondo izango dira gidari. Nafarroakoaren kasuan Alazne Untxalo ere gonbidatu dugu finala komentatzera (larunbata, azaroak 29, 17.00tatik aurrera Iruñeko Nafarroa Arenatik zuzenean NAIZ Irratian). 

Nafarroakoa bezala, gainerako herrialdetako txapelketetako finalak ere NAIZ Irratiak zuzenean eskainiko ditu. 

Jaurlaritza Logoa