Live

Bigarren Kafea

Zaplazteko bat hiru euroren truke

Audio_placeholder

Zaplazteko bat hiru euroren truke

Loading player...
Kunstpaalasteko langile zakarra
Kunstpaalasteko langile zakarra (Anne Orthen)

Bezeroak beti arrazoia du. Esaldi hori behin baino gehiagotan entzungo zenuten. Horrela funtzionatzen du zerbitzuen sektoreak. Orokorrean behintzat, pozik dagoen bezeroak ematen digu poza, egiten dugun lana positiboki baloratzen duenak, eskertuta joaten denak zerbitzua jaso ostean… Horretarako, bezeroa zaintzea garrantzitsua da. Baina zer esan nahi du bezeroa zaintzeak? Kalitatezko zerbitzua eskaintzeak, goxo tratatzeak, dituen zalantzak arretaz entzun eta argitzeak… niretzako hori da bezeroa zaintzea! Baina egia da… bakoitzari berea, Jainkoaren legea!

Bezero batzuei, gaizki tratatuak izateak ematen die poza. Dusseldorfeko Kunstpalast Museoko bezeroek behintzat, horixe nahi dute. Alemaniako museo honek honako zerbitzua eskaintzen du: Grumpy Guide. 70 minutu irauten duen bisitan, bisitariei obrak izendatzeko erronka botatzen die gidariak, eta, ondoren, haien erantzunak barregarri uzten ditu. Ez ditu bisitariak zuzenean iraintzen, ezta bere fisikoari buruzko iruzkinik egiten ere, baina talde gisa barregarri uzten ditu. Mugikorra erabiltzen duten edo eserlekua bilatzen dutenei ere barre egiten die. Museoak bere webgunean esperientzia "oso desatsegina" dela dio. Zakarkeria gorabehera, edo agian horregatik, bi hilabetean behin egiten duten Grumpy Guide-k itxaron zerrenda dauka datorren urtera arte.

Baina urrutirago joanda, are gauza harrigarriagoak topa ditzakegu. Zerbitzariak zaplazteko bat joko balizu zer pentsatuko zenuke? Azken hori da duela gutxi arte Japoniako taberna tradizionaleko kate batek eskaintzen zuena. Taberna horietan, hiru euro eskaseko prezio merke baten truke, bezeroak zerbait berezia eska ziezaiokeen zerbitzariei: zaplazteko bat, edandako sake guztiaren efektuari aurre egiteko. Yotteba enpresak, batez ere garagardoagatik eta hegaltxoengatik ezaguna zenak, eskaintzen zuen zerbitzu hau.

Negozioak bere tarifa propioak ere bazituen. Zerbitzari batek muturra berotzea nahi bazenuen, 500 yen ordaindu behar zenituen. Langilea aukeratzeko aukera ere ematen zizun, baina 100 yeneko plusaren truke, 60 zentimo ingururen truke. Lau euro baino zertxobait gutxiagogatik irten zintezkeen saltokitik zure zerbitzari gogokoenaren esku-ahurra masailean ondo markatuta.

Eta hori zergatik? Berez bezeroaren hobe beharrez. "Zaplazteko zerbitzua" kopekin pasatutako bezeroentzako aukera gisa planteatzen zen, etxera itzuli aurretik suspertzeko.

Entzun adibide gehiago Bigarren Kafean.

 

Jaurlaritza Logoa