Live

Bigarren Kafea

«Erantzunak eman baino, galderak planteatu behar ditu kulturak»

«Astindu egin behar nau, gorputzean zerbaitek klik egiten didala sentitu behar dut» esan digu Iraitz Lizarragak gustatzen zaizkion emanaldietaz galdetu diogunean. aktore, zuzendari, idazle eta irakasleareakin aritu gara Bigarren Kafean. 

Audio_placeholder

«Erantzunak eman baino, galderak planteatu behar ditu kulturak»

Loading player...
Iraitz Lizarraga kafe hutsa hartzera etorri da
Iraitz Lizarraga kafe hutsa hartzera etorri da (Bigarren Kafea)

Oholtza, ikasle gela, oihala, trapezioa, liburua… denak ezagun eta etxe, denetan sortzen du Iraitz Lizarragak, izan ere, arlo askotan trebatu eta aritzen den pertsona dugu, ziur aski beti gorputzetik, mugimendutik eta dena emanaz eraikitzen duena. Txikitatik izan du gustuko antzerkia, eta antzerkirik gabe ez litzatekeela bera sentituko dio: Pedro Otaño eskolan hasi zen, eta ondoren Zizurkilen bertan antzerki talde bat sortzean, hortxe hasi zitzaion barruan antzerkirako grina sortzen. Horrela, antzerki ikasketak burutu zituen Arte eszenikoen tailerrean, TAEn, antzerkigintzan doktoratu da, historian ere lizentziatua da, eta beste hainbat titulu eskuratu ditu.

Antzerkia ikasten ari zela, Sebastopol-en trapazioak probatu eta zirkoan murgildu zen, argi ikusi baitzuen hortik bideratu nahi zuela bere ibilbidea. Harrezkero zirkuaren baitan denetarik landu du: soka, telak, akrobaziak, dantza aereoak... Horrez gain, oso goiz hasi zen telebistan aurkezle, Triki traka triki tron saioan, eta antzerkian 25 urte daramatza dagoeneko. 

Gure Zirkuan ere aritu zen 2017tik 2023ra, lesio batek uztera eraman zuen arte. Goenkale telesailean ere ikusteko aukera izan dugu, eta orain Patxi Biskert-ek zuzendu duen Onbuaren itzala pelikulan ere bai. Hori gutxi ez eta zuzendari lanak ere egiten ditu: Lanku kultur zerbitzuak-ek proposatuta euren bi lan zuzendu ditu dagoeneko: Teilatupean eta Itzal(i)ko bagina. Bertsolaritza eta antzerkia uztartuz. 

 

Motz geratu zaigu Bigarren Kafea egiten dituen gauza guztietaz hitz egiteko. 

 

Jaurlaritza Logoa