Live

Aisialdi eta jarduera fisiko inklusiboa lantzen du Mindarak

Mindara 2011ean jaio zen. Hasieran, 'Egokide' proiektua sortu zuen, kirol egokitua sustatzearekin lotutako zerbitzuak ematen dituena: jarduera fisikoarekin lotutako behar zehatzei erantzuteko.

Audio_placeholder

Aisialdi eta jarduera fisiko inklusiboa lantzen du Mindarak

Loading player...
Laia Oroz
Laia Oroz (Mindarako Egokide proiektuko dinamizatzailea)

Aztarna Solidarioaren tartean Mindara elkartea ezagutu dugu. Oarsoaldean sortu zen Mindara, jarduera fisiko inklusiboaren, kirol egokituaren, osasunaren eta aisia hezitzailearen eremuetan. Aniztasun funtzionala duten haur, nerabe eta helduak artatzen ditu; eta, aldi berean, inklusioaren esperientzia lehen pertsonan partekatu nahi duten pertsona guztiak gonbidatzen ditu beren programetan parte hartzera.

Mindarak lelo bat du: «pertsonak desberdinak berdinak diren lekua». Beraz, mindarari esker, gizartean baztertutak egoteko arriskua duten pertsonek, guztioi gustatzen zaizkigun jardueretaz gozatzeko aukera dute: lagunekin egoteko, kirola egiteko, musikaz gozatzeko...

Jaurlaritza Logoa