Live

45 urte dira Isidro Larrañaga akordeoi orkestra sortu zutenetik. 1980. urtea zen eta ordurako Isidro Larrañaga Beloki soinujoleak ibilbide oparoa osatua zuen instrumentista lanetan. 1975ean sortu zuen oraindik bere izena daraman musika eskola eta 5 urte beranduago nazioartean Tolosako herriaren izena eraman eta loria dastatu duen orkestra. Haren eskolak jasotakoak dira mende erdi honetan orkestratik igaro diren akordeonista ia guztiak. Larrañaga hil zela 3 urte beteko dira abenduan eta orduz gertoztik buruan izan duten omenaldia egiteko unea zela pentsatu dute.
Egun 18-50 urte bitarteko 25 bat kidek osatzen dute taldea. Urteurrenerako 50 musikari inguru elkartuko dira. Oholtzan egungo orkestra izango da, baina baita urteotan guztietan bertatik igarotako beste hainbat kide ohi ere.
Kontzertua azaroaren 7an izango da, 20:00tan, Leidor aretoan.
«Kontzertu berezi bat, baina finean kontzertu bat. Non egongo diren osagai berezi batzuk, non omenduko dugun Isidro Larrañaga Beloki, gu denon maisu izandakoa. Eta era berean uste dut gure burua ere omenduko dugula».


