Live
2023an, Amnesty International erakundeak baieztatu zuen Israelgo agintariak aurpegi-ezagutza sistema esperimental bat erabiltzen ari zela, Red Wolf izenekoa, palestinarrak zelatatzeko eta herri honi ezarritako zirkulazio-askatasunaren murrizketa gogorrak automatizatzeko. 'Apartheid automatizatua' izeneko txostenean erakundeak dokumentatu zuen nola Red Wolf zaintza-sare gero eta handiago baten parte zen. Sistema horren bitartez, palestinarren aurpegiak eskaneatzen dituzte eta, beren baimenik gabe, zaintzarako datu-base erraldoietan gehitzen dituzte.
Sistema zehazki nolakoa den kontatu digu Unai Elordi Hidalgo adimen artifizialean doktoreak. Hari horretatik abiatuta, bideozaintzaz eta presentzia polizia handitzeaz aritu gara Bigarren kafean.


