Live

Astearte honetan aurkeztu dute ASKE jaialdi berriaren lehen kartela. 15 taldek osatuko dute lehen edizioaren soinu-banda. Merina Gris, Neomak, Hazas & Jagoba, Gozategi, Kaparrak, Janus Lester, Nafarroa 1512, Streetwise, Juantxo Skalari & La Rude Band, The Clayton, Chuleria, joder!, Dodosound, Marte Lasarte, Bisaiak eta Sustrai Berriak dira. Genero anitzak eta ibilbide eta esperientzia desberdineko taldeekin osatutako kartela da.
Antolatzaileek nabarmendu dute aske ez-ohiko jaialdia dela, Geure herri eta jendearen askatasuna aldarrikatzeko topagunea dela diote. Aske izan nahi dutenen aterpe. Norbanakoaren eta herriaren askatasunaren ulerkera kolektiboa dutela zladu dute eta beraz, Euskal Herri aske baten soinu banda sortu nahi dutela: euskalduna, feminista, antikapitalista, solidarioa… Hamarkada luzez Euskal Herria eta euskal herritarrak gogor kolpatuak izan direla gehitu dute eta beraz, orain, herri eta jendarte hori eraikitzeko unea dela aldarrikatu dute. Azuolanerako deia egin dute halaber, Indibidualismoaren, handinahikeriaren, lehiakortasunaren… aurrean, elkarlana balioan jarriz.
25 eta 30 euroko eskaintza berezien ostean, kartela iragarrita, 35 euroren truke erosi ahal izango dira sarrerak jaialdiaren webgunean: www.askejaialdia.eus-en Bestelako informazio praktiko guztia bertan eta jaialdiaren sare sozialetan iragarriko dutela azladu dute bestelako informazio praktiko guztia.




