Live

 Ritxi  Aizpuru
Musika argitaratzailea eta ‘Otea lili’ saioko gidaria
Interview
Onintze Garcia
Musikaria

«Gizakiaren joera da zigorretara jotzea, baina ez dakit hori den biderik aproposena»

Hainbat musika proiektutan izan da Onintze Garcia eta gitarra irakaslea da ogibidez. 

Audio_placeholder

«Gizakiaren joera da zigorretara jotzea, baina ez dakit hori den biderik aproposena»

Loading player...
Onintze Garcia NAIZ Irratiko estudioan
Onintze Garcia NAIZ Irratiko estudioan (NAIZ Irratia)

Onintze Garcia Bilbon jaio zen 1985ean eta Zornotzan bizi da. Seiren taldearen sortzailetakoa da. Bakarkako ibilbidean diskoa argitaratu du. 2024tik Galder Izagirre taldearen gitarra-jotzailea da. Arkitektura teknikoa ikasi zuen, baina gitarra irakaslea da Barakaldoko HalaDzipo eta Bakioko musika eskoletan. Kontraesanak hausnartzea ezinbestekotzat du gizartearen eraldaketa eman dadin. Solasaldian zehar konturatuko gara gogoeta eraikitzailetik begiratzen diola bizitzari, eta ekarpen baliagarriak egin ditu.

Musikaria eta musika irakaslea da Garcia eta ilusiotik begiratu nahi dio bizitzari. Emakumeen presentzia musikan edo gizartean, adimen artifiziala, zigorrak eta kartzela, sentimenduak, gorputz normatiboak, ilusioak, gizartearen balio hutsalak… Hemen esandakoen lagin labur bat: «Orain emakumeen presentziaren kuota agertokietan beharrezkoa da, baina berdintasunera iristean ez, orduan kalitateari begiratuko diogu». «Gizakiaren joera da zigorretara jotzea, baina ez dakit hori den biderik aproposena». «Adimen Artifizialak musika egiten duenean norberaren partez, nortasuna galdu egiten duzu, eta norberaren sentimenduak dira garrantzitsuena». «Umeei eta gazteei naturaltasun gehiagorekin hitz egin beharko genieke heriotzaren inguruan».  «Ez dut uste gizarteak inposatutako gorputz normatiboa lortu behar dugunik». «Azpiko egituretatik hasita gaizki eraikia dago gizartea, oinarriak aldatzea da bidea». 

Jaurlaritza Logoa