Live

Bigarren Kafea

«Natibo digital kontzeptua marketin hutsa da, gazteek akonpainamendua behar dute»

Gazteak, Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak eta Euskara dira XARE jardunaldien hiru ardatzak. 

Audio_placeholder

«Natibo digital kontzeptua marketin hutsa da, gazteek akonpainamendua behar dute»

Loading player...

Euskarazko ekosistema digitala aberasteko helburuz ari dira egiten azken asteetan XARE, euskarazko kultura digitalaren jardunaldiak. Bilbo, Iruñea, Baiona, Barakaldo eta Amorebieta igaro ostean, Errenteria, Laudio, Donostia eta Gasteiz bisitatuko dituzte Gabonen aurretik. Gazteak, teknologia eta euskara dira jardunaldien ardatzak. Gaur egun esaten den moduan, hiru meloi izan daitezke, berauek zabaldu eta luze-zabal aritzeko aukera eman dezaketenak.

Jardunaldi hauen hartzaile diren gazteengana hurbiltze horretan nola ari diren eta jardunaldiak nola doazen jakiteko hiru lagun bildu ditugu mahaiaren bueltan. «Gazte hauek jaio orduko Facebookek 5 urte zeramatzan martxan eta Instagram jaio berria zen; esparru digitalean bizi dira, baina gabezia asko dituzte; akonpainamendua behar dute» esan digu Igone Mariezkurrenak, proiektuko komunikazio arduradunak. «Badakigu tresnak behar ditugula pertsona kritikoak izateko eta proiektu profesionalak garatzeko, baina beharbada, eremu digitalean ez dugu behar adina esfortzurik egin gazteei heziketa bat emateko». 

Maider Likona GISA Software Librearen Aldeko Elkarteko kideak hitzaldi bat gidatzen du jardunaldietan, eta Aitziber Mendiluze, EMAIZE-ko sexu-hezitzaileak beste bat. «Pertsona ezagunen argazkiak jartzen dizkiegu, mezu anonimoak idazten uzten diegu, eta mezu ez hain atseginekin egiten dugu topo». 

Jaurlaritza Logoa