Live

Zaloa Badiola Perez
NAIZ Irratia

«20 urte beteta ere, Astraren oinarri eta jomugek berdinak izaten jarraitzen dute»

Abenduaren 24an 20 urte beteko dira Gernikako Astra kultur espazio autogestionatua okupatu zenetik. Zenbaki borobil hau ospatzeko egitarau zabala eta luzea antolatu dute eta horren inguruan gehiago jakiteko NAIZ Irratian izan dira Leiore Moreno eta Malen Torre, Astrako bitartekariak.

Audio_placeholder

«20 urte beteta ere, Astraren oinarri eta jomugek berdinak izaten jarraitzen dute»

Loading player...
Astra kultur espazio autogestionatua
Astra kultur espazio autogestionatua (Astra)

Urteetan zehar eraldatuz joan den proiektua da Astra. Izan da Gernikarren aterpe, ingurukoen kultur erreferente, hamarnaka prentsaurrekoren testigu, milaka bileraren parte, beste hainbeste artisten bozgorailu eta baita bideoklip bat edo besteren agertoki ere.

20 urte egingo ditu aurten Gernikako kultur espazio autogestionatu honek. Azken urteetako errepasoa egiteko eta aurrera begirako erronkez hausnartzeko xedez, egitarau oparoa antolatu du komunitateak abendu osorako.

 

Jaurlaritza Logoa