Live

NAIZ irratia

Gihar-minak, asmo utopikoak, gaizki planifikatutako entrenamenduak... nola hasi kirola egiten?

Kirola egiten hastean, edo uda ondoko egunetan, akats nabariak egiten ditugu maiz. Ahalik eta lasterren ezarritako helburu zentzugabeak bete nahi ditugu, eta horiek lortzeko bidean, gihar-minak edo lesioak zein frustrazioa gailentzen dira. Beraz, nola hasi kirola egiten? 

Audio_placeholder

Gihar-minak, asmo utopikoak, gaizki planifikatutako entrenamenduak... nola hasi kirola egiten?

Loading player...
2023ko Behobia-Donostia lasterketako argazkia
2023ko Behobia-Donostia lasterketako argazkia (Gorka Rubio | Foku)

Iñaki Arratibel kirol medikuak ekarri dizkigu zeintzuk diren akats ohikoenak kirola egiten hastean. Kirol medikuaren arabera, helburua zehaztean dator lehen arazoa, beraz, helburuak zentzuz ipini behar dira, adina eta osasuna kontuan harturik, noski.

Atsedenak ere garrantzi handia du lehen fase honetan, atseden aktiboa deritzona batez ere. Zertan datza atseden aktiboa? Arratibelek kirol tertulian azaldu digu. Halaber, indarra hobetzean dago beste gakoetako bat, masa muskularra zaindu beharra dago, beraz. Zein akats egiten dituzun, edo kirola modu osasuntsuan hasteko gogoa baduzu, Iñaki Arratibelek zenbait gomendio eta irakaspen eman dizkigu aste honetako kirol tertulian. 

Jaurlaritza Logoa